Rupert Sheldrake

Rupert Sheldrake

(2008)
Bizitza
JaiotzaNewark-on-Trent1942ko ekainaren 28a (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Jill Purce (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaClare College (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea Doktoretza : biokimika
TesiaThe production of auxin in plants (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, idazlea, parapsikologoa, biokimikaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Trinity College
Institute of Noetic Sciences (en) Itzuli
International Crops Research Institute for the Semi-Arid Tropics (en) Itzuli
Schumacher College (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

sheldrake.org
IMDB: nm0791102 Last fm: Rupert+Sheldrake Musicbrainz: 5c86c5d2-6a70-454f-956b-4c628ec7c07b Discogs: 2732289 Edit the value on Wikidata

Rupert Sheldrake (Newark-On-Trent, 1942ko ekainaren 28a) britainiar biologoa da, eremu morfikoen kontzeptua asmatzeagatik mundu osoan ezaguna. Horretaz gain, parapsikologiaren arloan ere ekarpen eztaibaidagarriak egin ditu.

Cambridgeko unibertsitatean ikasi zuen, eta bertan ere hasi zen lanean biokimikaren arloan. Geroago landare-fisiologiaren eremuan jardun zuen International Crops Research Institute for the Semi-Arid Tropics erakundean, 1978 arte [1].

1981ean bere eremu morfikoen ideia plazaratu zuen liburu batean (A New Science of Life: The Hypothesis of Morphic Resonance). Bere hipotesi horretan, Sheldrakek egitura biologiko guztiek (intsektu bat, hegazti bat, bakterio bat edo intsulinaren molekula bat ere) oroimen berezi bat dutela iradokitzen du. Fenomeno biologikoak gertagarriago bihurtzen dira askotan gertatzen diren heinean, hots, maiz errepikatzen diren heinean. Era berean, egitura biologikoek beren aurrekoetatik oroimen kolektibo bat heredatuko zutela proposatzen du Sheldrakek [2].

Biologiaren arlokoak ez ezik, parapsikologiaren arloko fenomeno batzuk (telepatia, esaterako) argitzeko balioko luke eremu morfikoen hipotesiak, bere defendatzaileen iritziz.

Komunitate zientikoaren ustez, ordea, eremu morfikoen hipotesia ez da orain arte frogatu, eta sasizientzien eremuan sartu behar da.

  1. Adams, Tim Rupert Sheldrake: the 'heretic' at odds with scientific dogma The Guardian, 2012-02-04
  2. Sheldrake, Rupert The Presence of the Past: Morphic Resonance and the Habits of Nature Icon Books (2011) ISBN: 978-1848313132

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne